XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ISRAELDARRAK ETA JORDANIARRAK TIROKA

Ez dute maiz elgar aditzen bi populu ttipi horiek. Auzo gaichto eta kilikak dira elgarrentzat. Zer nahi zaiotela estakuru, batzuen tropak sartzen dira bertzeen lur-eremuetan, eta desmasiak egiten, beren lan tcharra egin eta itzultzen direlarik etchealde, ahal badute segurik.

Bai Amerikano, bai Angles, bai bertze, denak ari zaizkote iso-ka, emeki-ka, nahiz buru bero horiek hoztu edo bederen epheldu, eta hasarre bulta horiek jabaldu. Nahi ba, bainan Israel ala Jordania, bi erresumak ulitchetan baitaude, elgarri ezin barkatuz.

Iragan astean Jordaniarrek Israel-ko lurretan atakatu dituzte Rachel-ondoko lurren ikhertzen ari ziren jakintsun andana chume bat.

Denborarik galdu gabe, Israeldarrek brigada bat igorri dute Jordaniarren zentzatzerat. Gudu horien ondorioen jakiteko lanak dira. Bi alderdiak espantuka ari dira.Israeldarrek diote berrogoita-hamar etsai hil dituztela eta berek zazpi gizon baizik ez galdu, lau guduan erori eta hiru ichtripuz bide nabar.

Jordaniarrek diote laur-hogoiez goiti hil dituztela Israeldarrak, eta berek hamar bat galtze baizik ez dutela izan, hil eta kolpatu barne.

Hots, denak kontent direla dirudi.

Guri iduri zaiku ez dela bake-bide bat, bethi gisa hortan elgar tirokatzea: herrak ez dira sumintzen eta gaizkontzen baizik.